XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): modern spiritualism dalakoa yaio zan.

Allan Kardec izenordeko Rivail yaun Prantzetsak Europa'n laketerazi zuen espiritismu izen-pean (Le Livre des esprits, Paris'en, 1857).

Espiritak mai baten inguruan exeritzen dira, eskuak gaiñean ipiñiz; maia batzutan yasotzen zaie ta bere oiñekin yotzeaz, galdegiten zaionari erantzuten dio.

Ildakoaren bat dala mintzo esaten du geienetan.

Yakintzariek, Mesmeren usteak ain osoro beren iritziz ustel agertu berri zutenok, nai izan zuten moderm spiritualism ori kimuan ito.

Lenago zintzil-igikunak azaltzeko Chevreul'ek ondu zuen theoria lagun deitu zuten, mai yasotzalleari ere zatxikola otsez: espiriten eskuen oartugabeko igikunek omen zituten maiak eraikitzen, ta erantzunak egoki zetozenean, berek beryakintzan edo beryakintza-petikoan zeuzkaten asmo ta oldeak ziran era ortan agertzen, deusik ez besterik.

Baiñan gauzak ez ziran orren atzalerrex izan aldi ontan.

Yakintzari aundien batzu egondu ziran mai-ingurerazlekin, ta aietatik zenbait aski egi-zale izan ziran ikusi zuten guzia mundu yakintsuari aldarrikatzeko, orduko yakintzaren theorien bidez aditu-eziña zutena ere.

Gertari adigaitz orietan, auxe zan noski garrantzi aundikoena: egia ba zan ere, askotan an zeudenen esku-igikunek zutela maia ingurerazten, zenbait aldiz yasotzen zan iñork ikutu gabe.

Beste gertari ikusgarriak ere kausitzen ziran noizik beiñ alanola ekarketak, ikugaiketak, e.a. eta, batzuetan, maiak esaten zituen inguruko iñork ere ez zekizkinak, beryakintzaz ala beryakintza-petikoaz.

Egiari zor bai zaio, gertariok oso bakan agitzen zirala esan bear da, Espiritek zioten baiño askoz bakanago beintzat, eta, agitzekotan, bear zuten or-egon doai berezi bat daukaten gizaki batzuek.

Gizaki oriei medium esan zioten, a.d. bitartekoa, bizidunen ta ildakoen bitartekoa antza.

Izen ori gorde dute geroztik, naiz ez dan bear ba'da egokia.

1871-an London Dialectical Society, Sir John Lubbock'en buruzagigopeko Ingles yakintzari-batzak bere txostena agertu zuen spiritismuaren phainomenai buruz: ba da indar bat, zion, gauz astunak ikutu gabe mugierazteko gai dana, ta indar orrek gizaki batzuen or-egoteari darraikio, oraindik ez yakin nola.

Morgan ta Russell Wallace aiñako yakintzariek izenpetu zuten txosten ori.

Baiñan yakintzari oriek ez zuten phainomenok ildakoen arimek eragiten zitutenez Espiriten esanetik bai ala ezko auzian alderdi artu nai.

Esan dalako gertariok, barrutikiago aztertzeko irasi zuten London'en, 1882-an, S.P.R. izeneko bazkun bat, lan gaitza eraman bear zuena arlo ortan, bere Amerika'ko abarrarekin batean.

Geroztik, munduko yakintsu aundienetatik zenbait ikerkuntz orietaz gutxi edo asko arduratu dira.

Besteen artean: William James, Amerikar psykhologilari sakona; England'en William Crookes psysikaria; Germandi'n Schopenhauer otsandiko yakintzalea; Prantzia'n Bergson oentsua, Gabriel Marcel, oraingo giza-izanaren yakintzale ta idazle katholikua eta, batezere, Charle Richet sendagillea.

Onek asmatu zuen metapsychique itza yakintza berri orri esateko.

Gaur naiago diote meta - edo parapsykologi esan, a.d. psikhologi-gaindikoa, psikhologi oiak aldera uzten dituen phainomenak aztergai ditualako eta arek baiño giza-gogoaren berri geiago eman diezagukelako.

Yaio zanetik onera, beren yakite ta ekite oro psykhologi-gaindikoari opatu dioten guzien izenak ematea luze litzake.

Goiago izendatu ditudanetatik lekora, beste zenbaitek aipatzea artze dute.

1919-an eraiki zuen Paris'en Jean Meyer Yaunak I.M.I. errien arteko psykologi-gaindiko ikastegia.

Bazkun orren buru izan dira, alkarren ondoan, Dr. Geley, Dr. Osty eta René Warcollier khemikaria lan asko egin ta egiten dutenak.